B Multzoa

Messiri askatasuna emanda, hobeto

Argentinak 1-0 irabazi dio Nigeriari, baina gol aukera asko huts egin ditu.

2010eko ekainaren 12a
08:45
Entzun
Leo Messik Bartzelonan bezala jokatuko du Munduko Kopan Argentinarekin: libre, aurrelarien atzetik eta erdilarien aurretik. Josep Guardiola Bartzelonako entrenatzaileak gabonetatik aurrera jarri zuen postu horretan, eta golak sartu eta sartu aritu da Messi harrezkero -Espainiako Ligako golegile nagusia izan da lehen aldiz-. Diego Armando Maradona Argentinako hautatzaileak ezin izan du besterik egin: askatasun osoa Messiri. Lehen lotuago jokatzen zuen honek selekzioan.

Eta honek erantzun egin dio gaur, Nigeriaren aurka. Arriskua eman eta eman jardun du hasiera-hasieratik. Laugarren minutuan, esaterako, ama-ama utzi dio baloi bat Gonzalo Higuaini, baina honek huts egin du. Ohiko barneraketak ere egin ditu Messik, jaurtiketak... Lau-bost gol aukera garbi izan ditu; gaur, ordea, ezin sartu. Ezta Higuainek ere.

Irabazi egin du Argentinak (1-0), baina korner batean heldu da gola: Gabriel Heinzek sartu du, buruz, 6. minutuan.

Aurrealdean talde bikaina du Maradonak. Atzealdean zalantzak sortzen ditu; gaur Nigeriak aukera bat baino gehiago eduki du.

Argentina. Romero; Jonas Gutierrez, Demichelis, Samuel, Heinze; Mascherano, Veron (Maxi Rodriguez, 74m); Messi, Tevez, Higuain (Milito, 79m), Di Maria (Burdisso, 85m).

Nigeria. Enyeama; Odiah, Shittu, Yobo, Taiwo (Uche, 75m); Etuhu, Haruna, Kaita; Ayegbeni, Obinna (Martins, 53m), Ogbuke Obasi (Odewingie, 60).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.