Meyerrek irabazi du Australian, eta lider jarri da

2011ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
TXIRRINDULARITZA. Cameron Meyer australiarrak (Garmin Cervelo) irabazi zuen atzo Tour Down Under probako laugarren etapa. Iaz Munduko Pista Txapelketan hiru urre irabazi zituen txirrindulariak Thomas De Gendt belgikarrari (Vacansoleil) hartu zion aurre. Tropela, berriz, 24 segundora iritsi zen. Sailkapen nagusian, Meyer da lider berria. Hamar segundo ateratzen dizkio bigarren sailkatuari, Laurens ten Dam herbeheretarrari (Rabobank).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA