NBAko eraztunak jabea du, eta iazko bera da: Miami Heat. Floridako taldeak 95-88 irabazi dio bart San Antonio Spursi finaleko zazpigarren partida erabakigarrian, eta, garaipen horri esker, hirugarrenez eskuratu du titulua. Lebron James izan da berriro jokalari erabakigarriena. Jamesek 37 puntu lortu ditu, hamabi errebote jaso, lau asistentzia eman eta bi baloi lapurtu.
SASKIBALOIA