Berdegunean euskal talde bat ariko da lehenengoz: Miarritze. Munster ukanen du aurkari, eta irlandarrek hirugarren finala jokatuko dute. Munster finala irabazi ez duen Europako talderik indartsuena dela diote. 2000. urtean Northamptonek (Ingalaterra) irabazi zion (9-8) eta 2002an, Leicesterrek (Ing.): 15-9. Halere, Munster izan da Zeelanda Berria menderatu duen Irlandako probintzia bakarra: 12-0 (1978).
ESKASA ETA DEFENTSA. Ikusteko dago nolako defentsa antolatzen duten miarriztarrek irlandar gerlariak geratzeko, arlo horretan ikaragarrizko borroka izango baita. Musterrekoek bizia jokatzen dute beren probintzia ordezkatzen dutenean; beharbada, Irlandarekin jokatzen dutenean baino sutsuago. Agian, soinean daramaten kolore gorriaksutu egiten ditu.
Iaz Miarritzek irabazi zion final-laurdenetan, baina O'Garak ez zuen jokatu, eta joko zabaltzailea ardatza da Munsterren. Donostiako partida hartan, gutxitan ukan zuen baloia Munsterrek lehen zatian, eta falta askotxo egin zuen. Bigarren zatian, aldiz, sarriago ukan zuten baloia irlandarrek, eta asko estutu zuten Miarritze.
«Iazkoaren aldean, hobera egin du Munsterrek»
patrice lagisquetMiarritzeko entrenatzailea«O'Gararekin hobeto jokatzen du Munsterrek, azkarrago. Nik uste dut iaz baino hobeto jokatzen dutela irlandarrek. Sale eta Bath izan dira aurreko aurkariak, eta horiekin alderatuta, desberdin defenditzen dute irlandarrek. Agian, Salek egiten duenaren antz handiagoa du».«Haiek eskarmentua dute aldeko; guk, lehen finalaren ilusioa»
Thomas lievremontMiarritzeko jokalaria eta kapitaina«Ongi eutsi behar diogu baloiari eta joko irekia egiten saiatu. Bestalde, baloia berdegunean dela gogor jardun beharko dugu, irlandarrak bizkorrak baitira horretan. Haiek eskarmentua dute aldeko, baina guk finala lehen aldiz jokatzeak ematen duen ilusioa baliatuko dugu».«Ez gara irabazteko faboritoak, eta horrek mesede egingo digu»
Benoit august Miarritzeko jokalaria«Munster sendoa da oinarrizko jokoan, eta O'Garak ongi gidatzen du jokoa zangoz. Eskasa ere ahalmentsua du, baina arlo horretan nola aurre egin dezente landu dugu. Nolanahi ere, ez gara irabazteko faboritoak, eta horrek ongi egingo digu, errazago jokatzen baita horrela».«Defentsan ongi ari gara, baina huts txikiek erabakiko dute»
David CoucinetMiarritzeko jokalaria«Egia da 2. lerroan gu baino hobeto dihardutela, baina partida batean beste gauza anitz ere hartu behar da aintzat. Sale eta Bath baino indartsuagoa da Munster, baina uste dut huts txikiek erabakiko dutela. Defentsan ongi gabiltza; bolumena eman behar diogu jokoari».«Miarritzek aise aldatzen du jokoa;
ongi ezagutzen dugu»paul O'connellMunsterreko jokalaria«Finalerdiko gogoarekin jokatuko dugu, finalak zerbait gehixeago eskatzen duela aitortu arren. Ongi ezagutzen ditugu Miarritzeren dohain apartak. Etxean gai da jokoa aise aldatzeko. Aitzinean jokatu behar duenean, hala egiten du, eta joko irekia egin behar badu, egiten du».