elkaRRIZKETA AURRERAPENA

Miarritze, Heineken kopako finalaren atarian

Larunbatean jokatuko du Europako taldekako txapelketa nagusiko titulua, Tolosaren aurka, eta Jean Mixel Gonzalez entrenatzailea animoso dago. Parisen izango da finala.

2010eko maiatzaren 17a
13:13
Entzun 00:00:0000:00:00
Miarritzek Heineken kopako finala jokatuko du bigarren aldiz. Europako taldekako txapelketa nagusia da errugbian, eta lapurtarrek Tolosa taldea (Okzitania, Frantzia) izango dute aurkari larunbatean (18:00), Parisen, Stade de France estadioan. 2006an jokatu zuen lehen finala Miarritzek, eta Munster (Irlanda) nagusitu egin zitzaion.

BERRIA Jean Mixel Gonzalez eta Jack Isaac entrenatzaileekin izan da Parisera abiatu aurretik, eta bihar argitaratuko du elkarrizketa egunkariak. Aurrerapena da hau. Animoso daude entrenatzaileak.

Baita Miarritzeko herritarrak ere. Euren taldea animatzeko irrikitan daude, eta horren erakusle dira herriko kaleak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.