errugbia

Miarritze, Heineken Kopako finalerdietara

29-28 irabazi dio gaur Ospresysi Donostian. Finalerdietan ere Anoetan ariko da.

2010eko apirilaren 10a
19:10
Entzun
Heineken Kopako finalerdietara sailkatu da gaur Miarritze, Donostian Anoeta estadioan Ospresys Galesko taldeari final-laurdenetan 29-28 irabazita.

Europako txapelketa nagusiko finalerdietan ere Anoetan ariko da Miarritze; Munster edo Northampton hartuko du -biok gaur 18:30ean hasiko dute partida-. Leinsterrek atzo eskuratu zuen sailkapena, berak ere Clermonti 29-28 irabazita. Bihar izango da azken final-laurdena: Tolosa-Stade (17:30).

Lapurdiko taldeak 2006an ere jokatu zuen Donostian Heineken Kopako finalerdia, eta finalera iritsi zen, Anoetan Saleri eta Bathi irabazi ondoren.

Denera zortzi alditan aldiz jokatu du Anoetan eta denetan atera da garaile, 2007an Northamptonen aurka izan ezik. Orain dela bi aste Frantziako Ligako partida jokatu zuen: 26-10 hartu zuen mendean Tolosa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.