Giro bikainean igaro da Cardiffeko Milurte Estadioan jokatu den Europako Heineken Kopako finala. Giro bero bezain ona Munsterren zein Miarritzeko jarraitzaileen artean, eta errugbi festa zelaian.
Partida hasieratik irlandarrek erraz antzera hartu dituzte mendean lapurtarrak, eta nagusitasun hori azken emaitzan islatu da: 23-19 Munsterren alde.
Hala ere, final handi horretara iriste hutsarekin gustura izateko arrazoi guztiak ditu Miarritzek.
Errugbia