Pasa den ostiralean Mikel Astarlozak (Euskaltel-Euskadi) EPO substantziarekin positibo eman zuela jakinarazi zuen Nazioarteko Txirrindularitzaren Batasunak. Astarlozak analisi horretako emaitza dudan jarri du, eta bera "errugabea" dela defendatu du gaur Donostiako Amara Plaza hotelean egin duen agerraldian.
"Badakit nire hitza laborategiko proba baten aurka doala, baina nire burua defendatzeko aukera besterik ez dut eskatzen. Errugabea naiz. Ez dut legez kanpoko ezer hartu, zin egiten dut".
Orain arte egin dizkioten proba guztietako parametroak "guztiz zuzenak" izan direla nabarmendu du txirrindulariak. Gainera, pasaporte biologikoa abian jarri zutenetik "erokeria bat izango litzateke legez kanpoko zerbait hartzea", txirrindulariaren arabera.
Hala ere, egoera argitu arte borrokatuko duela nabarmendu du. "Ostiralean UCIren emaitzen kontra analisia eskatu nuen. Emaitza dena delakoa dela, UCIren analisiek ez dute egiazkortasunik izango niretzako aurrerantzean".
Ekainaren 26an lehiaketatik kanpo egin zioten dopin kontrol batean atzeman zioten EPOa Pasai San Pedroko (Gipuzkoa) txirrindulariari. Txirrindularia behin-behinekoz zigortzea erabaki du UCIk.
txirrindularitza
Mikel Astarloza: "Ez dut legez kanpoko ezer hartu, zin egiten dut"
Donostiako Amara Plaza hotelean agerraldia egin du txirrindulariak. Bere errugabetasuna defendatu du une oro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu