Espainiako Vuelta

Mikel Nievek irabazi du Cotobelloko gainean

Euskaltel-Euskadiko txirrindularia eguneko ihesaldian sartu eta bakarrik helmugaratu da. Taldearen hirugarren etapa garaipena da aurtengo Vueltan. Joaquim Rodriguez jarri da lider. Bihar atsedena izango dute; etzi, 46 kilometroko erlojupekoa.

2010eko irailaren 13a
17:50
Entzun
Mikel Nievek (Euskaltel-Euskadi) irabazi du gaur arratsaldean Espainiako Vueltako 16 etapa: Gijon-Cotobello (181,4 kilometro). Lasterketako etaparik gogorrena zuten gaurkoa, lehenengo mailako hiru mendaterekin: San Lorenzo, La Cobertoria eta Cotobello -azken hori Vueltan estreinakoz igo dute-. Nieve eguneko ihesaldian sartu da, eta azken mendatean erasoa jo eta bakarrik helmugaratu da.

Frank Schleck (Saxo Bank) sartu da bigarren, minutu eta bortz segundora. Joaquim Rodriguez (Katuxa) laugarren izan da, minutu eta 22 segundora, eta Vincenzo Nibaliri (Liquigas) lidergoa kendu dio -hau 1.59ra iritsi da-.

Joaquim Rodriguez jarri da Vueltako lider. Nibali dago bigarren, 33 segundora. Hirugarren Ezequiel Mosquera dago, 53ra. Laugarren Frank Schleck, 2.16ra. Nieve 11. ipini da, 6.30era; bera da lehen euskal herritarra.

Nievek (Leitza, Nafarroa, 1984) lehenengo garaipena du profesionaletan. 2008an egin zuen debuta Orbean, eta iaz Euskaltel-Euskadirekin fitxatu zuen. Talde honek aurtengo Vueltan irabazitako hirugarren etapa da; Igor Antonek lortu zituen aurreko biak. Bertze bi euskal txirrindularik ere etapa bana irabazi dute: David Lopezek eta Imanol Erbitik.

Bihar atsedena izango dute. Etzi, itzuliko 17. etapa: Peñafiel-Peñafiel, 46 kilometroko erlojupekoa. Ibilbide laua izango da.

Igandean bukatuko da Vuelta, Madrilen. Aurreko egunean mendiko beste etapa bat izango dute.

Orain arteko etapak

- 1. etapa: Sevilla-Sevilla. Irabazlea: Team HTC-Columbia. Liderra: Mark Cavendish.

- 2. etapa: Alcala de Guadaira-Marbella. Irabazlea: Yauheni Hutarovitx. Liderra: Mark Cavendish.

- 3. etapa: Marbella-Malaga. Irabazlea: Philippe Gilbert. Liderra: Philippe Gilbert.

- 4. etapa: Malaga-Valdepeñas de Jaen. Irabazlea: Igor Anton. Liderra: Philippe Gilbert.

- 5. etapa: Guadix-Lorca. Irabazlea: Tyler Farrar. Liderra: Philippe Gilbert.

- 6. etapa: Carabaca de la Cruz-Murtzia. Irabazlea: Thor Hushovd. Liderra: Philippe Gilbert.

- 7. etapa: Murtzia-Orihuela. Irabazlea: Alessandro Petacchi. Liderra: Philippe Gilbert.

- 8. etapa: Villena-Xorret de Cati. Irabazlea: David Moncoutie. Liderra: Igor Anton.

- 9. etapa: Calpe-Alcoy. Irabazlea: David Lopez. Liderra: Igor Anton.

- 10. etapa: Tarragona-Vilanova i la Geltru. Irabazlea: Imanol Erbiti. Liderra: Joaquim Rodriguez.

- 11. etapa: Vilanova i la Geltru-Andorra. Irabazlea: Igor Anton. Liderra: Igor Anton.

- 12. etapa: Andorra-Lleida. Irabazlea: Mark Cavendish. Liderra: Igor Anton.

- 13. etapa: Rincon de Soto-Burgos. Irabazlea: Mark Cavendish. Liderra: Igor Anton.

- 14. etapa: Burgos-Peña Cabarga. Irabazlea: Joaquim Rodriguez. Liderra: Vincenzo Nibali.

- 15. etapa: Solares-Lagos de Covadonga. Irabazlea: Carlos Barredo. Liderra: Vincenzo Nibali.

- 16. etapa: Gijon-Cotobello. Irabazlea: Mikel Nieve. Liderra: Joaquim Rodriguez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.