David Millar eskoziarra da Munduko Txapelketako erlojupekoa irabazteko hautagai nagusia. Hamiltonen izango direnen artean bera da bakarkako diziplinan onena. Ez Munduko Txapelketan lortu duen palmaresarengatik, azken hiru urtetan Lance Armstrong, Santiago Botero eta Jan Ullrich ahalguztidunei itzal egin dion bakarretakoa baita Millar.
Munduko Txapelketetan egindako lana aintzat hartuz gero, bi izen eduki behar dira kontuan: Michael Rich alemaniarra eta Serhii Hontxar ukrainarra. Bi zilar lortu ditu lehenak eta urrea Hontxarrek. Nazioetako Sari Nagusia korritu zuten biak, irailaren 21ean. Richek irabazi zuen eta hirugarren sailkatu zen Hontxar, 54 segundora.
Espainiako selekzioarekin korrituko dute beste bi hautagaiek: Igor Gonzalez Galdeano euskalduna eta Isidro Nozal espainiarra. Galdeanok justu bukatu zuen Vuelta, eta ez du espero zen maila eman Vueltako erlojupekoetan. Iaz brontzea lortu zuen Zolderren, eta gaur ere dominen bat lor dezake. Zailagoa da Isidro Nozalen aukeraz mintzatzea. Vueltako bi erlojupekoak irabazi zituen. Galdeanok bezala, ordea, justu bukatu zuen.
Ibilbideak 41,3 kilometro ditu. Lau mendate txiki eta ibilbide zaila, bakarkako lanean iaioak direnentzat baino, indartsu daudenentzat.
MUNDUKO TXIRRINDULARITZA TXAPELKETA
Millarrek ibilbidea du aurkari gogorrena
Michael Rich, Serhii Hontxar, Igor Galdeano eta Isidro Nozal dira, besteak beste, eskoziarraren kontrario
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu