Damian Monier (Cofidis) izan da 93. Italiako Giroko 16. etapako garailea -Brunico-Peio Terme, 173 kilometro-, hemeretzi laguneko ihesaldi batean parte hartu eta helmugara bakarrik iritsita. Danilo Hondo eta Steven Kruijswijk sartu dira ondoren, minutu erdi pasatxora.
106. kilometroan Palade lehen mailako mendatea izan dute, etapa maila bereko gainean bukatu da, baina sailkapen nagusiko lehenen artean ez da ezer gertatu -tropel nagusia 9.52ra sartu da-.
David Arroyok (Caisse D'Epargne) segitzen du lider. Ivan Basso dago bigarren, 2.27ra. Hirugarren, Richie Porte, 2.36ra.
Bihar, 18. etapan, ibilbide laua izango dute -Levico Terme-Brescia, 156 kilometro-. Ostiraleko eta larunbateko etapak berriro mendian amaituko dira, eta igandean 15 kilometroko erlojupekoa edukiko dute, Veronan. Orduan bukatuko da Giroa.
txirrindularitza
Monir nagusitu da Giroan
Arroyok jarraitzen du lider, mendiko etapan ondo erantzun ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu