Mosquerak bi urterako sinatu du Vacansoleilekin

2010eko irailaren 22a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
TXIRRINDULARITZA. Ezequiel Mosquera txirrindulari galiziarra taldez aldatuko da denboraldi amaieran. Mosquera Xacobeon aritu da azken lau sasoietan, baina urtarriletik aurrera Vacansoleilen korrituko du. Txirrindulariak eta Herbehereetako taldeak bi urterako kontratua egin dute. 34 urteko ziklista (35 egingo ditu azaroan) bigarren izan da amaitu berri den Espainiako Vueltan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA