Zuzendari bat?
Giancarlo Ferretti.
Inoizko txirrindularirik onena?
Emaitzak eta baliabideen ugaritasuna kontuan hartuta, argi dago: Eddy Merckx.
Egungo txirrindularirik onena?
Alejandro [Valverde] bakarra da, modu askotako garaipenak lortzeko gai delako. Baina Alberto [Contador], Nibali, Froome... Arlo bakoitzeko espezialista gehiago daude orain.
Tropeleko langilerik onena?
Asko eduki ditugu, asko. Anastasio Greciano, Marino Alonso, Txente Garcia Acosta, Jose Luis Arrieta... Asko eta asko ari naiz uzten bidean.
Txirrindulari perfektua?
Miguel Indurain.
Oroitzapen onena zuzendari lanetan?
Hainbeste izan dira... Eta ez, espresuki, irabazten amaitu direnak.
Txarrena?
Taldeko txirrindularien heriotzak. Ez dago horren pareko ezer.
Zer ez diozu barkatzen txirrindulariari?
Zintzotasun falta.
Bidaiatzeko txokorik ederrena?
Etxetik hasita, txoko asko daude ikusgarriak. Baina Guatemalako Itzulian Atitlan lakura iritsi ginenean... Ezin nuen sinetsi ikusten ari nintzena.
Lasterketa bat?
Ezinbestean, Tourra.
Tourra?
Arrastoa utzi zigun lasterketa. Momenturik onenak han izan ditugu, baina txarrenak ere bai. Tourrean sufritu dut gehien.
Garaipen bat?
Miguel Indurainen lehenengo Espainiako Txapelketa. Jokin Mujikari irabazi zion.
Orkoien edo Madril?
Lanbide honetarako, Madril. Gainerako guztirako, Orkoien. Ahal dudan guztietan saiatzen naiz jaioterrian egoten.
Irurtzungo txirrindulari taldea?
Honaino iritsi izanaren erruduna. Txirrindulari gisa kirol hau ezagutzeko lehen aukera eman zidana. Irurtzunen babesleetako lehenengoa eduki izanaren erruduna.
Miguel Indurain?
Itzela.
Perico Delgado?
Aurreikusten ezinezkoa.
Abraham Olano?
Ziurrenik, garapenik harrigarriena eduki zuen txirrindularia.
Chava Jimenez?
Berdingabea.
Alejandro Valverde?
Bakarra.
Nairo Quintana?
Ez naiz ausartzen ezer esatera... Hain gai ikusten dut! Mugarik gabea.
Inoiz parte hartu al duzu entzierroan?
Bai, behin. Gazte mailako lehen edo bigarren urtean izan zela uste dut. Baina lehenengoetakoa izan nintzen plazan sartzen.
Barcina edo Sanz?
Agintean dagoena babesten dut beti. Ez zait gustatzen iraganari begiratzea; orainetik etorkizunerako tartean bizi naiz.
Erretiroa noiz?
Ziur iritsiko zaidala hori ere, denei bezala, baina, ilusioari eusteko gai naizen bitartean, ahalik eta beranduen izaten saiatuko naiz. Oraindik ez.
MOTZEAN
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu