Aizkolari bat? Miel Mindegia.
Aizkoran bizi izan duzun egun bat? Euskal HerrikoTxapelketako azken finala.
Txapel bat? Euskal Herriko lehendabiziko txapela.
Unerik gozoena? Aitatasuna.
Unerik txarrena. Ez dut une txarrik.
Plaza bat? [Donostiako] Trinitate plaza.
Aurkari bat? Xabier Orbegozo Arria V.
Zeresana emango duen aizkolari bat? Iker Vicente.
Zer eman dizu aizkorak? Bizia.
Eta kendu? Denbora.
Bizitzeko leku bat? Nire etxea.
Eta bertara joan eta galtzekoa? Australia.
Zaletasun bat? Janaria.
Zeri diozu beldurra? Bakardadeari.
Ametsik ba al duzu? Bai.
Eta damurik? Bai, eta, normalean, egindako gauzengatik, gainera.
MOTZEAN
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu