Gurpegi auzia

MRW mezulari konpainiak Carlos Gurpegiri buruzko txostena galdu du

MRW mezularitza arineko konpainiak galdu egin du jokalariaren abokatuek prokuradoreari bidali zioten Carlos Gurpegiri buruzko txosten administratiboa, prokuradoreak auziaren eskuduntza duen auzi-administratiboko 10. zenbakidun Epaitegi Nagusira bidal zezan. Athleticeko iturriek diotenez, jatorrizko txosten adminitratiboa Gurpegiren abokatuaren bulegoan hartu zuten abenduaren 16an. Txosten hori abokatuaren esku zegoen jokalariaren salaketa osatzeko. Orain, Athleticeko agintariek MRW konpainia salatu dute.

2003ko abenduaren 24a
16:36
Entzun
MRWk hilaren 17an jakinarazi zion Athletici paketea galdu egin zela, jokalariaren abokatuei 24 ordu baino arinago agertuko zela adieraziz, batez ere paketearen ezaugarriak kontuan hartuta. Hurrengo egunean, hilaren 18an, Francisco Sosa, MRW konpainiaren Kanpo Harremanetarako zuzendariarekin hitz egin ostean, jokalariaren abokatuek telegrama igorri zioten Francisco Martín Fríasi, MRW konpainiaren presidenteari. Dokumentuaren garrantzia aipatzeaz gain, gertatu zena eta konpainia bera salatu beharrean zeudela ohartarazi zioten.

“MRW konpainiaren presidentea, telegrama jaso duen arren, ez da gurekin harremanetan ipini, auzia larria den arren”, dio jokalariaren abokatuak. Mezularitza enpresak Bilbotik Madrilera zihoazen garraio guztien karga eta hustuketa jasotzen zituzten bideo guztiak berrikusteko hitza eman zuen arren, telefonoz behintzat, ez du egindakoaz, oraingoz behintzat, inolako adierazpen ofizialik egin.

Atzo, hilaren 22an, paketea desagertu zenetik bosgarren eguna bete zenean, paketea ez zela agertzen jakinarazi zien abokatuei MRW konpainiaren Kanpo Harremanetarako arduradunak. Gauzak horrela, abokatuek salaketa ezarri zuten Bilboko zaintza epaitegian eta Gurpegi auziaz arduratzen den Madrileko epaitegiari jakinazari zioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.