Sei aizkolari gazteren arteko lehiak erabakiko du aurtengo Euskadiko III. Mailako txapelduna. Lau gipuzkoar eta bi nafar lehiatuko dira Aguraingo (Araba) Santa Maria plazan, 20:00etan. Hau da, Jexuxmari Lasa Legorretakoa, Jexuxmari Mujika Ibarrakoa, Joseba Otaegi Zizurkilgoa, Arkaitz Iriarte Urrestillakoa (Azpeitia), Jon Rekondo Leitzakoa eta Jon Telletxea Beintza Labaiengoa.
Aizkolari bakoitzak hiru kanaerdiko eta 60 ontzako bi. Aurreneko bi sailkatuek heldu den urtean II. Mailan aritzeko txartela lortuko dute.Telletxeak eta Rekondok dute ondoen prestaturik egoteko arrazoia. Izan ere, joan zen irailaren 25ean Nafarroako II. Mailako Txapelketaren finala jokatu zuten. Jon Telletxeak jantzi zuen txapela, eta 35 segundoko aldea atera zion Rekondori (hirugarren).
Lasak, Mujikak, Iriartek eta Otaegik Gipuzkoako II. Mailako finala jokatu zuten ekainaren 12an. Lasa txapeldunordea izan zen, eta gogotsu dagoela erakutsi du. Iriartek ez zuen ondo jardun, baina badu irabazteko baliabiderik.Irailaren 4an eta 18an egin zituzten Euskadikoaren kanporaketak; Lasa eta Rekondo gailendu ziren.
AIZKORA
Mujika, Otaegi, Rekondo, Telletxea Iriarte eta Lasa, III. Mailako Euskadiko finalean, gaur
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu