ERRUGBIA. V. MUNDUKO KOPA

Multzorik parekatuena

Australia-Argentinarekin hasiko da V. Munduko Kopa, eta erabakigarria gerta daiteke sailkatzeko

DONOSTIA
2003ko urriaren 7a
00:00
Entzun
Munduko Kopak hasiera ikusgarria ukanen du, ostiralean, Sydneyko Estadio Olinpikoan, Telstra Estadioan alegia(12:30). izan ere, etxekotaldeak, Australiak jokatuko du Argentinaren kontra. A Multzoko partida izango da, eta jardunaldiko bakarra. Neurketa horrek gauza dezente argi litzake.
 

Australia: Birritan irabazi du Munduko Kopa, eta ustez, berriro hautagaia izan behar luke. Dena dela, Ingalaterrak mendean hartu zuen Test-partidan, eta Hiru Nazioetako Torneoan, Zeelanda Berriak bi partidak irabazi zizkion. Egia da, kolpatu batzuk ere ukan dituela. Latham, esatebaterako sei hilabetez egon da jokatu ezinda, baina joktzeko moduan da, Roff bezalaxe. Garrantzi handia izango du Gregan uztartze erdiaren jokoak.



Irlanda: Sei Nazioetako Torneoan 2. postua erdietsi zuen, soilik Ingalaterraren kontra galduta, eta horrek onenen parean aritzeko aukeraemandio. Prestaketako azken fasea Euskal herrian egin zuen, eta final-laurdenetara sartzeko helburu tinkoa du. Hori zer den badakite irlandarrek, hirutan aritu baitira kanporaketa horretan. Wood kapitaina berriz jokatzeko moduan izateak eta O'Driscollen joko apartak zerikusia ukanen du.



Argentina: Oso indartsu agertu da Munduko Koparen atarikoan, batez ere, Frantzia menderatu zuelako Test-partidan. Jokalari dezente ditu Ingalaterra eta Frantziako taldeetan, eta baita Australian ere. Hala ere, lehen partida gogorra suertatu zaio, eta Australiaren aurka behin irabazi du soilik. Corletto, Pichot, Hasan eta Reggiardo ditu jokalari aipagarri.


ErrumaniA: Sei jokalari garrantzitsuren hutsunea ukanen du, eta bere xedea da kontrarioari beldurra galtzea. Lehen partidan Irlandaren aurka jokatuko du, larunbatean. Irlandarrei ahalik eta arazo gehien sortzen ahaleginduko dira errumaniarrak, baina txartelik jaso gabe.


Namibia: Multzoko talderik ahulena da. Dave Waterson da entrenatzailea, eta argi utzi du zer lortu nahi duten: «Plazerrez jokatuko dugu, ikusleari gozarazi, eta gure zalearen errespetua atxiki. Partidaren bat irabazten badugu, ongi etorria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.