Munduko Kopako hirugarrena, gaur, Belgikan
ZIKLO-KROSA. Ziklo-kroseko Munduko Kopako hirugarren proba jokatuko da gaur Koksijden, Belgikan. Zdenek Stybar txekiarra da faboritoa, aurreko bi probak berak irabazi baititu. Arabako Ziklo-kros Txapelketa ere jokatuko da gaur Ametzagan, eta bertan Javier Ruiz de Larrinaga da faborito argia. Hirugarren garaipena luke jarraian txapelketan. 2.400 metro dauzka zirkuituak, eta oso lokaztuta egongo da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu