Munduko txapelketarako garaipena ziurtatu du Marc Marquez gidari kataluniarrak (Repsol Honda taldekoa), Japoniako Sari Nagusian bigarren postua eskuratu ostean. Jorge Lorenzok (Yamaha) irabazi du eguneko lasterketa, eta haren atzetik sartu da munduko txapeldun berria.
Marquezek Valentino Rossi (Yamaha) eta haren kide Dani Pedrosaren (Repsol Honda) aurretik sailkatzea baino ez zuen behar munduko garaipena eskuratzeko, eta helburua bete du kataluniarrak. Halere, gogor borrokatu behar izan du postua lortzeko: Rossi, lehenengo lerrotik ateratzen zela baliatuz, aurretik jarri da lasterketaren hasieran. Laugarren itzulian aurreratu du Lorenzok Rossi, eta zortzigarrenean izan da Marquezen txanda, italiarra gaindituz. Hala, bigarren postuan amaituta, munduko txapela eskuratu du Marquezek, txapelketa amaitzeko hiru Sari Nagusi falta direnean.
Motoziklismoa
Munduko txapelketa irabazi du Marquezek, MotoGP mailan
Bigarren izan da kataluniarra, Jorge Lorenzoren atzetik, eta txapelketako garaipena ziurtatzeko beharrezko zituen puntuak eskuratu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu