Munduko Txapelketara itzultzeko prest da Michelin
1 FORMULA. Michelin pneumatiko enpresa Munduko 1 Formula Txapelketara itzul daiteke datorren urtean. Horixe aitortu dio Michelineko agintari batek Le Figaro Frantziako egunkariari. Michelinek 2006an utzi zuen Munduko Txapelketa, Nazioarteko Automobilismo Federazioak (FIA) pneumatiko etxe bakar baten alde egin ondoren, Bridgestoneren alde hain zuzen.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu