futbola

Muniain Athleticekin zortzi partida jokatu barik geratu daiteke 17 urtez azpiko Mundialagatik

2009ko urriaren 8a
18:15
Entzun 00:00:0000:00:00
Iker Muniain (Iruñea, 16 urte) Athleticeko aurrelariak Espainiako 17 urtez azpiko selekzioaren deia jaso du gaur Nigeriako Mundu Txapelketara joateko eta, hori dela medio, zortzi partidatan gera daiteke Athleticekin jokatu barik -Espainiak finalera iritsi beharko luke horretarako-. Urriaren 22an hasiko da Mundiala; bukatu, azaroaren 15ean.

Zortzi partida horietatik lau Espainiako Ligakoak lirateke (Sporting, Getafe, Atletico Madril eta Racingen aurkakoak), bi Kopakoak (final-hamaseirenetakoak) eta beste bi Europako Ligakoak (Nacional Madeiraren kontrakoak).

Gaztetxoa izan arren, denboraldi honetako hamalau partida ofizialetatik 11tan aritu da Muniain Athleticekin, eta hiru gol sartu ditu (bi Europako Ligan eta bat Espainiakoan).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.