Muniain: «Osasunak ez dit inoiz ezer eman»
ATHLETIC. Iruindarra da jaiotzez Iker Muniain. Athleticeko jokalariak, baina, ez dio maitasun berezirik Osasunari. «Zergatik izan behar dut gustuko Osasuna? Ez dit inoiz ezer eman. Athleticekoa izan naiz beti. Nire lagunak ere Athleticekoak dira, eta igandean egurra emateko esaten didate», aitortu zuen atzo Muniainek.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu