Musli eta Cabezas Baskoniatik gertu daude
SASKIBALOIA. Ezustekorik ezean, Dejan Muslik eta Carlos Cabezasek Baskonian jokatuko dute. Pibot serbiarra taldearekin entrenatzen aritu da azken egunetan, eta teknikariak oso pozik daude eman duen itxurarekin. Hala, bost urterako kontratua eskaini diote. Aurretik, baina, FMP Zeleznik taldearekin ados jarri beharko dute. Joko antolatzaile espainiarra, berriz, libre dago, eta aurki sinatu dezake.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu