Rafael Nadalek eta Tomas Berdychek jokatuko dute igandean gizonezkoen Wimbledongo finala. Nadalek6-4, 7-6 eta 6-4 irabazi dio Andy Murrayri gaur arratsaldean finalerdia, eta Berdych, berriz, Novak Djokovici 6-3, 7-6 eta 6-3 nagusitu zaio. Nadalek badu Wimbledon titulu bat; Berdychek Grand Slameko bere aurreneko finala izango du.
Emakumezkoena bihar jokatuko dute: Serena Williams-Vera Zvonareva. Aurrenak Wimbledongo bere seigarren finala izango du. Lau aldiz eskuratu du: 2000, 2001, 2008 eta 2009an. Zvonarevak Grand Slameko bere lehen finala izango du.
tenisa
Nadal-Berdych, Wimbledongo finala
Aurrenak 6-4, 7-6 eta 6-4 irabazi dio Murrayri, bigarrenak 6-3, 7-6 eta 6-3 Djokovici.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu