Nadal eroso irabazten hasi da Wimbledonen

Gizonezkoen zerrendaburuak 6-4, 6-4 eta 6-2 irabazi dio Michael Ruselli lehen kanporaketan

Erredakzioa
Donostia
2011ko ekainaren 21a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Rafa Nadalek, gizonezkoen lehen zerrendaburuak eta iazko txapeldunak, ondo ekin zion atzo aurtengo Wimbledongo torneoari. Kataluniarrak bi ordu baino gutxiago behar izan zituen Michael Rusell estatubatuarrari irabazteko: 6-4, 6-4 eta 6-2.

Eguneko beste berri interesgarri bat Venus Williams izan zen; emakumezkoen torneoa bost aldiz irabazitakoa da —azkenekoz 2008an—, eta hainbat lesioen ondorioz sei hilabetez jokatu gabe egon ondoren pistetara itzuli berri da. Willliams ahizpen artean zaharrenak 6-3 eta 6-1 irabazi zion Akgul Amanmuradova uzbekistandarrari. Atzoko partida asko bertan behera gelditu ziren euriarengatik, eta bukatu zirenen artean ez zen ustekaberik egon.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA