Tenisa

Nadal-Federer, gizonezkoen Roland Garroseko finala

Aurrenak Murrayri irabazi diio gaur, bigarrenak Djokovici. Lik eta Schiavonek bihar jokatuko dute emakumezkoen finala.

2011ko ekainaren 3a
22:03
Entzun 00:00:0000:00:00

Rafael Nadalek eta Roger Federerrek jokatuko dute etzi gizonezkoen Roland Garroseko finala. Nadalek Andy Murrayri 6-4, 7-5 eta 6-4 irabazi dio gaur finalerdian, eta Federerrek 7-6, 6-3, 3-6 eta 7-6. Novak Djokovici —honek denboraldian galdu duen lehen partida izan da—-.

Iaz Nadalek irabazi zuen txapelketa, eta bost aldiz lortu du dagoeneko titulua. Federer behin gailendu da Parisen: 2009an.

Li eta Schiavone, emakumeen finalean

Na Lik eta Francesca Schiavonek jokatuko dute bihar emakumezkoen Roland Garroseko finala. Aurrenak 6-4 eta 7-5 irabazi zion finalerdia atzo Maria Xarapovari, eta Schiavonek 6-3 eta 6-3 Marion Bartoliri.

Frantziako torneoko finalera sailkatu den Txinako lehen tenislaria da Na Li. Aurten finalista izan da Australiako Irekian.

Iaz Schiavone izan zen Roland Garroseko txapelduna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.