Rafael Nadalek eta Robin Soderlingek jokatuko dute Roland Garroseko gizonezkoen finala, etzi, Parisen. Nadal izan da azkena sailkatzen. Jurgen Melzerri hiru setetan irabazi dio finalerdian: 6-2, 6-3 eta 7-6.
Lehen finalista Soderling izan da. Finalerdian Tomas Berdychi irabazi dio: 6-3, 3-6, 5-7, 6-3 eta 6-3. Partida luzea, gogorra eta parekatua izan da.
Nadalek lau bider irabazi du Roland Garros (2005etik 2008ra). Soderling iaz finaleraino ailegatu zen, eta final-zortzirenetan Nadal kanporatu zuen.
Emakumezkoen finala, berriz, bihar izanen da: Sam Stosur australiarra eta Francesca Schiavone italiarra ariko dira. Grand Slam bateko lehendabiziko finala dute biek.
Tenisa