Nafarroak bosgarren urtez jarraian irabazi zuen atzo, Donostian, Zazpi Herrialdeen arteko herri-kirol txapelketa. Nafarroako taldea zen faborito eta seigarrenez irabazi zuen txapelketa. Txapeldunek alde handiz irabazi zuten, eta azken proba, aizkorakoa, jokatu aurretik txapela ziurtatuta zuten. Bigarren Gipuzkoako taldea izan zen, eta Bizkaikoa hirugarren. Bizkaitarrek uste baino maila apalagoa ema n zuten. Lapurdi laugarren izan zen.
Iazko hutsunearen ondoren Zuberoa lehiara itzuli zen, eta Nafarroa Behereak bezala proba guztietan parte hartu ez bazuen ere, lan txukuna egin zuen, orga-jokoa irabazi. Atzokoa txapelketaren XX. aldia zen, eta 150 kirolarik hartu zuten parte hamar kirol ezberdinetan: sokatira, lokotx biltzea, txinga eroatea, zaku-eramate lasterketa, harri-jasotzea, ingude altxatzea, lasto-altxatzea, orga jokoa, trontza eta aizkora.
Nafarroak bosgarrenez jarraian irabazi du herrialdeen artekoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu