Nafarroako Goma Gainekoa bihar Gorritin
SOKATIRA. Nafarroako Goma Gaineko Sokatirako Txapelketak jarraipena izango du bihar, Gorritin (17:00). Gizonezkoen 630 kilokoen mailako bigarren jardunaldia jokatuko da. Lehena joan zen astean jokatu zen Leitzan, eta Amaiur nagusitu zen. Horrez gain, emakumezkoen 375 kilokoen mailako lehen jardunaldia jokatuko da. Berriozar, Amaiur eta Basaburua-Imotz ariko dira maila horretan.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu