Atletismoa

Naroa Agirre finalerako sailkatu da

4,40 metro gaindituta, Europako Atletismo Txapelketan pertika jauziko finalerako sailkatu da Naroa Agirre atleta donostiarra. Estrabea lau metrotan jarrita hasi du Agirrek lehiaketa, eta huts bakarra egin du 4,40 metrorekin sailkatzea lortu arte.

2006ko abuztuaren 9a
16:30
Entzun 00:00:0000:00:00
Hain justu, 4,40 metroko jauzia da finalerako sailkatzeko eskatzen zuten gutxieneko jauzia. Lau metroko jauzia egin behar izan du aurrena Agirrek; 4,15, 4,30 eta 4,35 etorri dira hurrena. Marka horiek guztiak lehen saioan egin ditu atleta donostiarrak. 4,40ko lehendabiziko saltoan huts egin du, baina arazorik gabe gainditu du bigarrenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.