Natalia Lavrova (Errusia, 25 urte) 2000ko Sidneyko eta 2004ko Atenasko Olinpiar Jokoetan gimnastika erritmikoan urrezko domina irabazi zuena hil egin da gaur, auto istripu bat izanda. Errusian eduki du ezbeharra: Penza eskualdean, Mosku hego-ekialdean. Taldeka erdietsi zituen dominak.
Errusiako selekzioko entrenatzaile bat eta Natalia Lavrovaren ahizpa ere zendu dira istripu berean. Haien autoak talka egin du beste batekin, eta hemengo gidaria arin zauritu da.
gimnastika
Natalia Lavrova olinpiar txapelduna hil da, auto istripu batean
Gimnastika erritmikoko urrezko domina irabazi zuen 2000n eta 2004an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu