Natxo Gonzalezek Punta Galeako olatu handien proba irabazi du bigarren aldiz
SURFA. Natxo Gonzalez plentziarrak garaipen handia lortu zuen atzo Punta Galeako hamabosgarren proba entzutetsuan, surflariak olatu erraldoien artean dantzan jartzen dituen lehiaketan. Aritz Aranburu zarauztarra gainditu zuen finaleko azkeneko unean, eta Nick Lamb estatubatuarrak egin zuen hirugarren. Bigarrenez irabazi zuen atzo Gonzalezek proba hau; aurrenekoa duela bederatzi urte izan zen. Bospasei metroko olatuetan aritu ziren atzo 24 surflari.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu