Kirola

Nazabal, aizkolarien artean nagusi

Ez zuen arazorik izan atzo Donezteben jokatu zen Euskadiko Lehen Mailako Aizkolari Txapelketa Nagusian gailnerako lehiakide guztiak mendean hartzeko.

2007ko urriaren 15a
14:25
Entzun 00:00:0000:00:00
Beste garaipen bat eskuratu du Foren Nazabal aizkoariak: atzo zortzi Nafarroako txapela irabazi zuen, eta, atzo, berriz, Euskadiko Lehen Mailako Aizkolari Txapelketa.

Donezteben (Nafarroa) jokatu zen, eta Luis Txapartegi, Unai Otaño, Juan Jose Lopez, Joxemari Olasagasti, eta Joxemiel Peñagarikano izan zituen aurkari. Hala ere, ez zuen arazo handirik izan lehen enborretik beste guztiak mendean hartzeko. Lau kanaerdiko enbor, 60 ontzako beste lau, eta oinbiko beste lau ebaki behar izan zituzten.

Bigarren Unai Otaño izan zen eta hirugarren Juan Jose Lopez. Olasagasti, Txapartegi eta Peñagarikano hurrenkera horretan sailkatu ziren haien atzetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.