Caja Laboral Baskonia albiste iturri izan zen atzo. Andres Nocionik ESPN telebista kateko kirol sailean daukan blogean iragarri zuen Gasteizko taldearekin hitzezko akordioa lortu duela beste urtebetez berritzeko, eta hurrengo egunetan sinatuko dutela kontratua. Non ere erabaki dute bi aldeek: Madrilen (Espainia).
Nocioni Argentinarekin dago, Olinpiar Jokoak prestatzen, eta prestaketa horretan, lagunarteko partida bi jokatuko dituzte Espainian. Hilaren 20an Espainiaren aurka, Coruñan (Galizia), eta lau egun geroago, AEBen aurka, Bartzelonan (Herrialde Katalanak). Bien artean, Madrilen kontratua hitzartzeko tarte bat topatu dute Nocionik eta Baskoniak.
Josean Kerejetak gidatzen duen zuzendaritza zain zegoen zer egingo zuen argentinarrak hurrengo mugimenduei ekiteko, eta hegalekoari egindako lehen proposamena bi urtekoa zen. Nocionik, ordea, urte batera mugatu du hitzarmena.
Baten etorrerak beste jokalari baten agurra ekarri zuen, eta ia-ia une berean. Pau Ribasek hiru urterako sinatu du Valentziarekin. Kupoak direla eta, garbi zegoen jokalari kataluniarrak taldea utziko zuela, eta Pablo Prigionik New York Knicksekin sinatu izanak haren agurra eragin du.
Orain, joko antolatzaile on bat bilatzea da Baskoniaren asmoa, Thomas Heurtelek ez duelako espero zen neurririk eman. Beste postuak nahiko ondo beteak ditu taldeak, eta orain lehentasuna joko antolatzaile bat fitxatzea da.
Nocionik beste urtebeterako berritu du Caja Laboral Baskoniarekin
Pau Ribasek Gasteizko taldea utzi du, eta hiru denboraldirako kontratua sinatu du Valentziarekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu