Ogierrek irabazi zuen Portugalgo proba
RALLYAK. Sebastien Ogierrentzat (Citroen) izan zen garaipena herenegun Portugalgo rallyan, Munduko Txapelketako hirugarren proban. Sebastien Loeb (Citroen) eta Jari-Matti Latvala (Ford) sailkatu ziren haren atzetik. Txapelketan Mikko Hirvonen (Ford) eta Loeb daude berdinduta lehen postuan. Jordanian jokatuko da hurrengo proba, hilaren 14tik 16ra.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu