REAL MADRIL 3-0 EIBAR

Okerragoa izan zitekeen

Eibarrek merezita galdu du Real Madrilen aurka (3-0), etxekoak askoz gehiago izan baitira

Pepe, Eibarren atera errematea egitear. PACO CAMPOS / EFE
Imanol Magro Eizmendi.
2015eko apirilaren 11
17:51
Entzun 00:00:0000:00:00

Eibarrek ezer gutxi egin ahal izan du Real Madrilen aurka. 2-0 galdu du lehen ordu erdian jasotako bi golen erruz, eta hortik aurrera etxekoek kontrolpean izan dute partida. Eibar, aldiz, ezinean aritu da eta ez du gol aukera garbi bakar bat ere izan partida osoan. Halere, pozik bukatu du, ez du astindu handirik hartu eta sailkapen nagusiko gol aldea ez du itsustu.  

Partidak ordu erdi iraun du, Real Madrilek bigarren gola sartu duen arte. Eibar ausart irten da, goian presionatuz, baina Real Madrilek berehala hartu du baloia. Jabetzaren ondorio aukera garbiak sortu ditu, eta gertu izan du gola. 1-0ekoa, halere, Xabi Iruretagoienaren huts batean iritsi da (19. min). Cristiano Ronaldok falta jaurtiketa bortitza egin eta Iruretak ez du norabidea eta botea ondo neurtu. Bigarrena Chicharito Hernandezek sartu du (30.min), Real Madrilek eskuin hegaletik eginiko jokaldi onari  ginga jarriz. Atsedenaldira arte aukera gehiago izan ditu, baina ez du asmatu.  

Eibarrek ia ez du baloia izan lehen zatian. Oso gutxi iraun dio eta hala ezinezkoa da arriskua sortzea. Bigarrenean gehiago izan du, Real Madrilek intentsitatea jaitsi duelako. Bigarren zatia motela izan da, etxekoek kontrolpean izan dute partida, eta emaitza alde izanda ez dute estutu. Hala ere, Jesek hirugarrena sartu du (83.min), banakako jokaldi on batean.

Golak. 1-0: C. Ronaldok (21. min); 2-0: ‘Chicharito’ Hernandezek (30. min.); 3-0: Jesek (83. min.).
Epailea. Hernandez Hernandez. Txartel horiak Eibarko Vila, Arruabarrena eta Boatengi.
Bestelakoak. 73.965 ikusle Santiago Bernabeu estadioan, tartean Eibartik joaniko 1.500.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.