PILOTA

Olaizola II.a txapeldun

22-7 nagusitu zaio Juan Martinez de Irujori buruz buruko txapelketako finalean.

2013ko ekainaren 24a
18:00
Entzun

Partida bikaina eginda, buruz buruko txapelketa laugarren aldiz irabazi zuen atzo Goizuetako pilotariak. Parekatuta joan ziren aurreneko tantoak, baina 4-3koaren ostean tartea ireki zuen Olaizolak markagailuan.

Min egin zuen Goizuetakoak sakearekin, eta ez zen fin ibili Iberokoa. Irujok hutsak egin zituen errematean, eta ezin izan zion Olaizolaren jokoari eutsi.

Tantoak pilatuz joan zen Olaizola II.a, 12-3ko abantaila eskuratzeraino. Azkenean, zazpi tantoan utzi zuen Irujo, iazko finaleko markagailua errepikatuz.

Bosgarren finala zuten elkarren aurka buruz buru, eta bina garaipen zituzten atzora arte. Olaizolak aurre hartu dio orain Irujori. Lau txapel dituzte Ruben Belokik, Martinez de Irujok berak eta Atano III.ak; haien marka berdindu du Olaizola II.ak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.