Olaizola II.ak, galdu arren, itxura ona eman du agerpenean

jon eskudero
Donostia
2010eko azaroaren 14a
00:00
Entzun
Zazpi hilabete min hartuta eman ondoren, atzo agertu zen berriz Olaizola II.a Iruñeko Labrit pilotalekuan-min hartu zuen toki berean-, eta ezin izan zuen garaipenik eskuratu. Tanto bakar batez galdu zuen Apraizekin, Berasaluze VIII.aren eta Belokiren aurka. Hala ere, itxura paregabea eman zuen goizuetarrak. Hamazazpi tanto egin zituen, eta aise galtzen joan arren, irabazteko zorian ere egon zen.

Egiari zor, mugimenduak kantxaren bi alboetara egitea dezente kosta zitzaion, baina tantoak aurrera joan ahala, gero eta hobeto moldatu zen. Beldurra gainean izan arren, uste baino hobeto jokatu zuela aitortu zuen Olaizola II.ak. Sinatuko zukeen halako hasiera. Hurrengo norgehiagoka bihar bertan izango du, Tolosan. Martxa honetan, ez du denbora asko beharko erabat osatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.