Hautaketaren ostean Olaizolatar gazteenak bere aurkariak bazterturiko piloten inguruan ez hitz egitea nahigo zuela adierazi du. Halere kazetarien galderak erantzutean materialaren inguruan bere iritzia eman du: "Nik hautatu ditudanak gustoko ditut, baliteke mugitzeko zailtxoak izatea baina ondo ibiliko dira lurrean. Martinez Irujorenak aldiz frontisetik asko irtzetzen dira eta horietako bat bereziki gehiegi irtetzen dela uste dut".
Iberoko aurrelariaren hitzak gogorragoak izan dira, Irujoren aburuz Olaizolak bazterturiko materiala "ez da buruz buruko finalerdi batean erabilia izateko hainakoa". Ildo berean "bere moteltasunarengatik" goizuetarraren materiala "ere gehigizkoa" iruditu zaiola nabarmendu du.
Olaizola II.ak 106,3 eta 106,8 gramoko materiala baztertu duen bitartean, Martinez Irujok askoz arinagoak hautatu ditu 103 eta 103,4 gramokoak hain zuzen.
Olaizolak eta Martinez Irujok final erdirako aurkezturiko materiala gogor kritikatu dute
Datorren igandean Gasteizko Ogeta pilotalekuan bi pilotariak neurtuko dituen Eskuz Banakako Txapelketako azken ligaxkako partidarako pilota hautaketan, biek ala biek materialarekiko beraien desadostasuna onartu dute. Olaizola II.aren hitzetan Irujok hautaturikoen artean "pilota bat exageratua" da. Iberokoak ostera, Aimarrek bazterturikoak "zaharrak eta higatuak" iruditu zaizkiola azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu