Estu joan da gaur Binakako Txapelketako partida, eta estu utzi du sailkapena seigarren postu desiratua lortzeko lehian. Izan ere, Olaizolak eta Urrutikoetxeak 22-21 irabazi diete Altuna eta Galartzari, eta laugarren puntua eskuratu dute. Horrekin, berdindu egin dute sailkapeneko seigarren bikotearekin, Irribarria eta Rezustarekin. Hiru partida baino ez dira falta txapelketako aurreneko fasea amaitzeko. Elkarren aurka ariko dira bi bikoteak azken-aurreko jardunaldian.
SAILKAPENA
1. Jaka-Zabaleta 9 puntu
2. Artola-Imaz 7 pt.
3. Ezkurdia-Martija 7 pt.
4. Altuna-Galartza 6 pt.
5. Laso-Albisu 6 pt.
6. Irribarria-Rezusta 4 pt.
7. Olaizola-Urrutikoetxea 4 pt.
8. Bengoetxea-Mariezkurrena 1 pt.