Oliver Zauggek irabazi du Lonbardiako Giroa

2011ko urriaren 16a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
TXIRRINDULARITZA. Oliver Zaugg (Leopard Trek) nagusitu zen atzo Lonbardiako Giroan, denboraldiko azken klasikan. Suitzarra tropeletik ihes egin eta bakarrik helmugaratu zen, profesional ibilbideko lehen garaipena lortuz. Zortzi segundo atera zizkion bigarren izan zen Dani Martini (Garmin). Lehen euskal herritarraIgor Anton (Euskaltel-Euskadi) izan zen, hamabosgarren postuan.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA