TXIRRINDULARITZA

Omar Frailek irabazi du Erromandiako Itzuliko lehen etapa

Astanako txirrindulari santurtziarrak sasoiko bigarren garaipena du; Euskal Herriko Itzulian lortu zuen lehena. 

2018ko apirilaren 25a
18:34
Entzun 00:00:0000:00:00

Nekez ahaztuko du Omar Frailek (Astana) azken hiru asteetan bizitakoa. Hilaren 6an, Euskal Herriko Itzuliko bosgarren etapa irabazi zuen Eibarren. Gaur, berriz, Erromandiako Itzuliko lehen etapan gailendu da. Beraz, bi garaipen daramatza jada denboraldi honetan txirrindulari santurtziarrak, eta biak World Tourreko probatan lortu ditu. Iaz Italiako Giroko 11. etapan irabazitakoa gehituta, hiru dauzka jada garaipen zerrendan. Pixkana-pixkana sekulako palmaresa ari da osatzen. Eta 27 urte besterik ez dauzka.
Gaur berriro agerian utzi du txirrindulari oso azkarra dela. Erasoa jo du azken metroetan, eta nagusitasunez irabazi du. Sonny Colbrelli (Bahrain) eta Rui Costa (UAE) sailkatu dira haren atzetik. Sailkapen nagusian, berriz, Primoz Roglic (Lotto-Jumbo) da lider berria, eta Gorka Izagirre (Bahrain) da lehen euskal herritarra, seigarren postuan, zortzi segundora.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.