Tolosako Udalak ongietorria egin die gaur Edurne Pasaban eta Asier Izagirre mendizale tolosarrei. Maiatzaren 17an Shisha Pangmaren gailurrera iritsi ziren eta, horrela, munduko hamalau zortzimilakoak igotzen bigarren emakumea bihurtu zen Pasaban.
Bertsoak, kantak, musika eta jai giroa izan dira ekitaldian. TAKeko arraunlariek, Tolosa Kantarik eta Samaniego ikastetxeko haur bertsolariek hartu dute parte, besteak beste.
Mendizaleak oso hunkituta agertu dira eta pozik herritarrengandik jasotako babesarekin.
Pasabanen hamalau zortzimilakoak
- Everest (8.848 metro). 2001eko maiatzaren 23an.
- Makalu (8.465). 2002ko maiatzaren 16an.
- Cho Oyu (8.201). 2002ko urriaren 5ean.
- Lhotse (8.516). 2003ko maiatzaren 26an.
- Gasherbrum II (8.035). 2003ko uztailaren 19an.
- Gasherbrum I (8.068). 2003ko uztailaren 26an.
- K2 (8.611). 2004ko uztailaren 26an.
- Nanga Parbat (8.125). 2005eko uztailaren 20an.
- Broad Peak (8.047). 2007ko uztailaren 12an.
- Dhaulagiri (8.167). 2008ko maiatzaren 1ean.
- Manaslu (8.156). 2008ko urriaren 5ean.
- Kangchenjunga (8.586). 2009ko maiatzaren 18an.
- Annapurna (8.091). 2010eko apirilaren 17an.
- Shisha Pangma (8.027). 2010eko maiatzaren 17an.
mendia
Ongietorria egin diote Edurne Pasabani Tolosan
Munduko hamalau zortzimilakoak igotzen bigarren emakumezkoa bihurtu zen maiatzaren 17an. Asier Izagirreri ere egin diote harrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu