OLINPIAR JOKOAK

Orkatz Beitia: "Bere sasoian, Boltek ez zuen korritu ahaleginean; orain zaila du markak hobetzea"

Boltek urrea lortu du bart 200 metroko proban. Atleta ondarroarrak jamaikarraren jarduna aztertu du: "Esprinterren prototipoa aldatu da". Bideoan, '6. uztaia' saioa: [youtube]https://youtu.be/P6KO-anOPIE[/youtube]

2016ko abuztuaren 19a
12:45
Entzun

Rioko Olinpiar Jokoetako bigarren domina eskuratu du bart Usain Bolt atleta jamaikarrak, 200 metroko proban nagusitu eta gero. Hirugarren aldia da Boltek distantzia horretan Jokoetan urrea irabazten duela, hala egin baitzuen Pekinen 2008an eta Londresen 2012an ere. Berria Telebista Orkatz Beitia atleta ondarroarrarekin izan da, eta hark aztertu du Boltek 200 metroko proban eginikoa.

Eguneko bideokronika Imanol Magro Eizmendi kazetariaren eskutik dator; estadio olinpiarraren inguruetako birsalmenta du hizpide.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.