Saskibaloia

Orlando, NBAko final nagusitik gertu

Bart ere irabazi egin dio Clevelandi eta, ezustean, 3-1 doa aurretik Ekialdeko finalean.

2009ko maiatzaren 27a
16:26
Entzun
NBAko final nagusitik pauso bakar batera jarri da Orlando Magic, Ekialdeko Konferentziako finalean 3-1 irabazten jarri delako Cleveland Cavarliersen aurka. Bart lortu du hirugarren garaipena, luzapenean: 116-114. Ezustea ari da ematen, Cleveland izan baita Liga erregularreko talderik onena.

Ohi bezala, Dwight Howard pibota (Orlando) eta LeBron James hegala (Cleveland) izan dira jokalaririk onenak: 27 puntu eta 14 errebote aurrenak, 44 puntu, 12 errebote eta 7 asistentzia bigarrenak. Baina Howardi taldekideek hobeto lagundu diote; batik bat, Rafer Alston baseak (26 puntu).

Orlando Magic 116 (21+29+28+22+16). Lewis (17), Turkoglu (15), Howard (27), Alston (26), Lee (5); Johnson (7), Battie, Pietrus (17), Gortat (2).

Cleveland Cavaliers 114 (25+33+21+21+14). Varejao (9), James (44), Ilgauskas (12), West (17), Williams (18); Smith, Szczerbiak (2), Wallace (4), Gibson (8).

Menbebaldeko finalean bina doaz Los Angeles Lakers eta Denver Nuggets.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.