Saskibaloia

Orlandok eta Houstonek hirunakoa lortu dute

Boston Celticsen eta Los Angeles Lakersen aurka ari dira NBAko kanporaketetan.

2009ko maiatzaren 15a
09:25
Entzun 00:00:00 00:00:00
Orlando Magicek eta Houston Rocketsek ez dute etsi NBAn eta bart hirunakoa lortu dute iazko finalisten aurkako kanporaketetan: Boston Celticsen eta Los Angeles Lakersen aurka, hurrenez hurren. Hurrena irabazten duena, aurrera.

Orlandok 83-75 hartu du mendean Ekialdeko finalerdiko seigarren partidan. Dwight Howard pibota izan da talde irabazleko jokalaririk onena: 23 puntu eta 22 errebote. Bostonekoa, Rajon Rondo basea: 19 puntu, 16 errebote eta sei asistentzia. Cleveland Cavaliers Ekialdeko finalera sailkatuta dago.

Houstonek 95-80 irabazi du Mendebaldeko finalerdiko partidan. Aaron Brooks izan da Houstoneko jokalaririk onena: 26 puntu. Luis Scola pibotak ere bikain jokatu du: 24 puntu eta 12 errebote. Lakerseko onenak: Kobe Bryant hegala (32 puntu) eta Pau Gasol pibota (14 puntu eta 11 errebote). Denver Nuggets dago zain multzoko finalean.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA