futbola

Osasuna 2-0 garaile Espanyolen aurka

Juanfran eta Pandiani izan dira golegileak.

2010eko urtarrilaren 16a
21:54
Entzun 00:00:00 00:00:00
Osasuna Espainiako Lehen Mailako azkeneko hamar partidetan bakarra irabazita zegoen, baina sasoi txarrari buelta eman dio gaur arratsaldean, 2-0 hartu duelako mendean Espanyol, Iruñean.

Juanfranek egin du 1-0eko gola, 7. minutuan. 2-0ekoa, Walter Pandianik, handik bi minutura.

Partida bat falta da lehen itzulia amaitzeko, eta 20 puntu dauzka Osasunak. Sei puntura du jaitsiera postua. Espanyolek 19 ditu.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA