Osasuna eta Malaga ados daude Monrealek Iruñea utz dezan

Jokalariak bost sasoirako kontratua sinatuko luke, eta klubak sei milioi euro inguru jasoko lituzke

Erredakzioa
Iruñea
2011ko ekainaren 11
00:00
Entzun
Datorren astera arte ez dute ofizial egingo, baina Osasuna eta Malaga ados daude Natxo Monrealek Iruñea utzi eta Espainiako taldean joka dezan. Bi klubetako ordezkariak Madrilen (Espainia) bildu ziren atzo, eta bilera amaituta egindako adierazpenetan Osasunako agintariek baieztatu zuten akordioa lortu dutela Malagarekin. Hori bai, gaineratu zuten oraindik fitxaketa ez dagoela erabat itxita, xehetasun batzuk falta direla eta, ondo bidean, datorren astean egingo dutela ofizial.

Okerrik ezean, Monrealek bost denboraldirako kontratua sinatuko du Malagarekin, eta Osasunak sei milioi euro inguru jasoko ditu. Ezker hegaleko atzelariaren salmentarekin Iruñeko taldeko agintariek sasoia amaitu zenetik esandakoa beteko da, alegia, hasiera batean ez zutela inor saltzeko asmorik, baina ez ziotela itxiko inori aterik. Esan eta egin. Malagak Osasunaren diru kutxarentzat ona den eskaintza egin du, eta Iruñeko taldeak eskaintza onartu du.

Orain Monrealen ordezko baten bila hasi beharko du Osasunak. Kostako zaio, Iruñeko atzelaria oinarrizko jokalaria izan baita entrenatzaile guztientzat 2006-2007ko denboraldian lehen taldearekin debuta egin zuenetik. 25 urterekin, eskarmentu handia pilatu du jada Lehen Mailan. Haren estatistikak argigarriak dira: 142 partida jokatu ditu Lehen Mailan, ia 30 denboraldiko. Tarte horretan hiru gol sartu ditu. Monrealek, beraz, aurretik Cesar Azpilikuetak egin bezala, Euskal Herritik kanpo jarraituko du hazten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.