Osasuna 4- 2 Alaves

Osasuna nagusitu zaio Alavesi, emozioz betetako derbi batean

Gorritxoek 31. partida izan dute gaurkoa etxean galdu gabe. Sei goletatik hiru penaltiz izan dira.

jarraia173272.jpg
2019ko azaroaren 3a
09:45
Entzun 00:00:0000:00:00

Osasuna 2-0 aurreratu da markagailuan, baina horrek ez dio batere lasaitasunik eman. Izan ere, Alavesek asko estutu du taldea. Ruben Garciak sartu du aurreneko gola, eta Chimy Avilak bigarrena, arearen kanpotik egindako jaurtiketarekin.

Pare bat minutu iraun dio lasaitasunak Osasunari, Laguardiak Alavesen aurrena sartu baitu orduan.

Aurreneko penaltia lehen zatiaren bukaeran izan da. VARaren laguntzarekin erabaki dute Duartek eskuarekin jo duela baloia. Roberto Torresek jaurti du, eta barrura.

Penaltiz izan dira azken bi golak ere, biak bost minuturen barruan. 51. minutuan izan da bat, Alavesen aldekoa. Nacho Vidalek sarrera bortitza egin dio Ponsi, bi hankekin. Lucas Perezek jaurti du, eta sareetara joan da. Estu jarri da markagailua 3-2koarekin, baina ez da denbora askorako izan.

53. minutuan Osasunaren aldeko penaltia izan da, Manu Garciak baloia eskuarekin jo baitu. Juan Villarrek jaurti du 55. minutuan, eta berriz arnasa hartu dute gorritxoak, 4-2 aurretik jarrita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.