Futbola

Osasunak 1-0 irabazi dio Rayori eta jaitsiera postuetatik irten da

Osasuna ez da Rayo baino gehiago izan, eta deseroso jokatu badu ere, garaipen baliotsua lortu du eta jaitsiera postuetatik irten da 

Imanol Magro Eizmendi.
2012ko azaroaren 30a
23:04
Entzun 00:00:0000:00:00

Osasunak jaitsiera postuetatik kanpo egingo du lo jardunaldiko beste emaitzen zain. Gorritxoek asko sufrituta eta hiru puntuak merezi gabe irabazi diote Rayo Vallecanori Kike Solak 7. minutuan sarturiko gol ikusgarriari esker. Kanpokoek erritmo bizia jarri diote jokoari eta Osasuna deseroso aritu da, partida trabatu ezinik. Hala ere, aukera onenak etxekoek izan dituzte, argiena bigarren zatian, Cabeño atezainak Sola eta Armenterosen jaurtiketak jarrian gelditu dituenean (75. min).

Iruñeko taldeak ez du partidarik galdu azken lau jardunaldietan eta badirudi apurka bidea zuzentzen ari dela. Gaurko partidan nabarmentzekoa Oierrek eta Loek euskarri bikoitzean eginiko lana, eta euren aurretik Sisi, Armenteros eta Cejudo erdilari hirukotearen presioa. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.